lunes, 30 de abril de 2012
Alaine Unzueta Teknografia
Tenografia honekin,nire bizitzan zehar eman diren sasoi edo momento ezberdinak adierazi nahi izan ditut. Jaiotzetik eta hezkuntzaren munduan murgildu nahizen arte. Azken finean, Alaitzek , gure irakasleak, “gure irakasle identitarean ezaugarria” definitzea eskatzen zuen eta , niretzako ez dago hori azaltzerik nundik gatozen azaldu gabe, beraz, horrela egin dut. Behin nire bizitzaren laburpen txiki bat egin dudanean nire hezkuntza irakasketak etapaz etapa azaldu ditut.
Batxillergoa amaituta ,ez nekien zer egin nahi nuen eta edozer hartu aurretik taberna baten lanean hastea erabaki nuen . Behin lanean nengola, zer ikastea gustatuko litzaidakeen askotan pentsatuta , Gernikan haur hezkuntzako modulua ikastea erabaki nuen. Betidanik gustatu izan zaizkit haurrak , baina gustatzea ez du esan nahi lan zehatz horri gustatuko zaizula.
Moduluan, aurretiaz nituen hainbat aurreritzi ezabatu, moldatu eta osatu nituen. Egia esa, oso esanguratsuak iruditu zitzaizkidan bertan ikasitako ikastegiak, maila praktikora zuzenduak eta ondo teorizatuak. Baina benetako irakaskuntza praktikak izan ziren, zornotzako haurreskolan egin nituen eta praktiketa tutoreak asko baino gehiago irakatsi zidan; haurrek beharrak identifikatzen, haurren tokian jartzen, danetariko materialak erabiltzen, pazientzia izaten, lanaz gozatzen, errespetuz, maitasunez, eta beraien erritmoak errespetatzen….
Behin, praktikak amaitu nituenen haur hezkuntzako ikasteko erabakia hartzeaz arro sentitu nintzen. Behin, titulazioa amaituta, heziketa berezian jardun nuen urte batez. Esperientzia oso aberatsa izan zen, gauza asko ikasi nituen,nahiz eta hasieran oso gogorra egin zitzaidan.
Hala ere, nik haurreskolatan egin nahi nuen lan eta haurreskola paztuergoan hasi nintzen lanean. Lanean nengoela, nire ikasketak luzatzea erabaki nuen, eta majisteritza egitea erabaki nuen.
Aurreko esperientzia eta ezagupideak aintzat hartuta, hainbat ondorio eta erreflexio egiten ditut. Haurra ikusten ikasi dut, beraien beharrei erantzuten, nire arazo pertsonalak gelatik at izten eta ahal den einean behar duten guztia eskeitzen.
Amaitzeko esatea, nire irakasle identitatea iada hasi baino ez dela. Identitatea, sortu, eraldatu eta garatzen joango dela denbora eta esperientziak izaten noan einean.
Orain arte dakidana zera da: Iraskankuntza maite dudala eta ikasteko eta erakusteko gogo asko ditudala. HARTU ETA EMON, errespetuz!!!! hortan datza nire ustez irakaskuntzak.
viernes, 20 de abril de 2012
HEZIKETA-LANEKO LEHEN URRATSA
HEZKUNTZAREN 4 ZUTABE NAGUSIAK
1- Ezagutzen ikastea
2- Egiten Ikastea
3- Elkarrekin Bizitzen ikastea
4- Izaten ikastea
Delors txostena
1- Ezagutzen ikastea
2- Egiten Ikastea
3- Elkarrekin Bizitzen ikastea
4- Izaten ikastea
Delors txostena
jueves, 12 de abril de 2012
ZEINU HIZKUNTZA
Haur hezkuntzan, intergazioaren bidean... Haurren behar ezberdinei erantzuna eman behar dio hezkuntzak. Hona hemen horren adibide bat.
Psikomotrizitate saio bat
Hemen duzue haur hezkuntza goi mailako zikloan eratu nuen psikomotrizitate saio bat:
Psikomotrizitate saioa:
Psikomotrizitate saioa:
· ADINA: 4-5 urte.
· MATERIALA:
· Esterilak.
· Hiru txerrikumeen ipuina.
· Koltsonetak.
· Folioak eta margoak.
· DENBORA: 30 minutuko saioa gutxi gorabehera.
· ESPAZIOA: Kanpoan edota oztoporik gabeko gune
zabala.
· HELBURUAK:
-
Motrizitate lodia lantzea.
-
Motrizitate fina lantzea.
-
Arreta lantzea.
-
Harremanak sustatzea.
-
Espazio-nozioak lantzea (goian, behean).
-
Gorputzaren koordinazio eta
kontrola lortzea.
-
Elkarbizitza arautzen duten
funtsezko arauak barneratzea eta gizarte-trebetasunak lantzea.
-
Nahiak eta sentimenduak
adierazteko eta aukera komunikatiboak zabaltzeko adierazpen forma desberdinak
erabiltzea.
-
Inguruko pertsonak adierazten
dizkioten mezuak eta mugak ulertzea.
-
Afektibitatea lantzea.
-
Sozializazioa lantzea.
-
Ondo pasatzea.
-
Besteeganako errespetua lantzea.
-
Oreka lantzea.
-
Jolas sinbolikoa lantzea.
-
Mina hartzearen beldurra ekiditzea.
· HASIERA ERRITUALA:
Lehenengoz, hasiera errituala
egiteko, espazioko txoko konkretu batean esterilak kokatuko ditugu haurrak eta
hezitzailea, biribilean jesarriz. Denak eserita eta eroso gaudenean,
hezitzaileak, haurrak gogoetara bultzatuko ditu, galdera batzuk planteatuz;
Nola sentitzen zarete? Pozik zaudete? Nekatuta?...Ondoren hiru txerrikumeen
ipuinari buruz zer dakiten galdetuko die. Galdera honen erantzuna aprobetsatuz,
hezitzaileak bertako protagonistei buruzko gogoeta egingo du haurrekin
elkarreraginean.Honen bidez ipuinaren laburpen txiki bat egiten saiatuko gara
guztion artean.
· GARAPENA:
Ipuineko protagonistan aintzat
hartuz, jarduera azalduko da:
Jarduerarekin
hasi aurretik, hezitzaileak espazioan zehar koltxonetak sakabanatuko ditu.
Taldeko
haur batek otsoaren papera hartuko du eta gainontzekoak, txerrikumeak izango
dira.
Lehendabizi,
txerrikume guztiak espazioan zehar banatuko dira eta otsoak ez harrapatzea
izango da hauen helburua. Salbu egoteko, hezitzaileak lehenago jarritako
koltxonetetara igo beharko dira “gora-gora” esanez. Hala ere, otsoak
“behera-behera” esaten badu, txerrikumek, koltxonetatik jeitsi eta beste
koltxoneta batera igo beharko dira otsoak ez harrapatzeko. Horrela otsoak ere, norbait
harrapatzeko aukera izango du. Hala izanez gero, harrapatutako txerrikumeak,
otsoaren papera beteko du.Horrela ihardungo dute hezitzaileak eten arte.
· ERLAJAZIOA:
Haurrak, biribilean jesarriko dira
esterila gainean eta hauetariko bat, korroaren erdian kokatuko txerriarena
egingo duelarik. Honek, txerria imitatuko du, soinu eta keinuen bidez. Honek,
etxeren bat aurkitu nahi duenean, taldekideren baten aurrean kokatuko da
txerriaren soinuak ateraz. Gelakideak, laztandu eta besarkatu egingo du “txerri
gaixoa” esanez. Hau gertatzean, paperak aldatuko dituzte txerria zena, etxean
geldituz eta etxean zegoenak, txerriaren papera hartuz.
·ADIERAZPENA:
Haurrak biribilean jarriko dira,
hezitzaileak haur bakoitzari folio bana banatuko die eta margoak jarriko ditu
eskuragarri. Haurrek, marrazki baten bidez, saioan zehar bizi izandako
esparientziak adieraziko dituzte.
· AMAIERA ERRITUALA:
Saioari amaiera emateko, hasiera
erritualeko leku berberean kokatuko dira esterila gainean, biribilean jesarriz.
Amaiera erritual hau egiteko, adierazpenean egindako marrazkiez baliatuko gara honen
bidez, saioan bizi izandako emozio, sentimendu… adieraziz. Honen bidez saioari
bukaera emango diogu.
· EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
-
Goia eta behea identifikatzen dituen ala ez.
-
Arauak errespetatzen dituen ala ez.
-
Arreta mantentzeko gai den ala ez.
-
Motibatuta dagoen ala ez.
-
Beste haurrekin
harreman egokia izan duen ala ez.
-
Txandak errespetatzen dituen ala ez.
-
Beraien sentimenduak adierazteko gai den ala ez.
-
Imitatzeko gaitasuna duen ala ez.
miércoles, 11 de abril de 2012
Berditasunean heziz
Berditasuenean hezi behar dugunaren bideo adierazgarri eta original bat!
martes, 10 de abril de 2012
kaixo denoi:
Gaur, haur hezkuntzako moduluan landutako materiala aztertzen aritu naiz eta hitzaldi baten jarri zidaten poesi eder bat konpartitu nahiko nuke zuekin. Gu hezitzaileak izango garen aldetik Haurrei HITZA eman behar diegu!
Gaur, haur hezkuntzako moduluan landutako materiala aztertzen aritu naiz eta hitzaldi baten jarri zidaten poesi eder bat konpartitu nahiko nuke zuekin. Gu hezitzaileak izango garen aldetik Haurrei HITZA eman behar diegu!
TE REGALO LA PALABRA
Margarita Robleda Moguel
Hija mía:
te regalo la palabra.
Que tu sí sea sí,
si así lo quieres;
que tu no sea no,
por tú decisión.
Que tu quiero
sea ¡quiero!
y no por favor...
que tu no quiero,
sea ¡no quiero!
y no tengas por ello
que pedir perdón.
Hija mía:
te regalo la palabra…
me ha costado sangre
conseguirla;
y sé que tu abuela,
su madre,
toda nuestra dinastía,
por tenerla,
han dado la vida.
Margarita Robleda Moguel
Hija mía:
te regalo la palabra.
Que tu sí sea sí,
si así lo quieres;
que tu no sea no,
por tú decisión.
Que tu quiero
sea ¡quiero!
y no por favor...
que tu no quiero,
sea ¡no quiero!
y no tengas por ello
que pedir perdón.
Hija mía:
te regalo la palabra…
me ha costado sangre
conseguirla;
y sé que tu abuela,
su madre,
toda nuestra dinastía,
por tenerla,
han dado la vida.
sábado, 7 de abril de 2012
LIBUAREN GAINEKO LANA
Hemen daukazue nik egindako libuaren lana:
PSIKOMOTRIZITATEA EZINBESTEKO BALIABIDEA
Hona hemen, psikomotrizitatearen aita den bideo bat.
ARRETA GOIZTIARRA
Haurrak arreta behar dute eta beste batzuk arreta goiztiarra. Aniztasunean eta bakarkortasunean errespetuz hezi eta maitatu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)