jueves, 12 de abril de 2012

Psikomotrizitate saio bat

Hemen duzue haur hezkuntza goi mailako zikloan eratu nuen psikomotrizitate saio bat:

Psikomotrizitate saioa:


· ADINA: 4-5 urte.

· MATERIALA:

            · Esterilak.
            · Hiru txerrikumeen ipuina.
            · Koltsonetak.
            · Folioak eta margoak.

· DENBORA: 30 minutuko saioa gutxi gorabehera.

· ESPAZIOA: Kanpoan edota oztoporik gabeko gune zabala.

· HELBURUAK:

-          Motrizitate lodia lantzea.
-          Motrizitate fina lantzea.
-          Arreta lantzea.
-          Harremanak sustatzea.
-          Espazio-nozioak lantzea (goian, behean).
-          Gorputzaren koordinazio eta kontrola lortzea.
-          Elkarbizitza arautzen duten funtsezko arauak barneratzea eta gizarte-trebetasunak lantzea.
-          Nahiak eta sentimenduak adierazteko eta aukera komunikatiboak zabaltzeko adierazpen forma desberdinak erabiltzea.
-          Inguruko pertsonak adierazten dizkioten mezuak eta mugak ulertzea.
-          Afektibitatea lantzea.
-          Sozializazioa lantzea.
-          Ondo pasatzea.
-          Besteeganako errespetua lantzea.
-          Oreka lantzea.
-          Jolas sinbolikoa lantzea.
-          Mina hartzearen beldurra ekiditzea. 

· HASIERA ERRITUALA:

            Lehenengoz, hasiera errituala egiteko, espazioko txoko konkretu batean esterilak kokatuko ditugu haurrak eta hezitzailea, biribilean jesarriz. Denak eserita eta eroso gaudenean, hezitzaileak, haurrak gogoetara bultzatuko ditu, galdera batzuk planteatuz; Nola sentitzen zarete? Pozik zaudete? Nekatuta?...Ondoren hiru txerrikumeen ipuinari buruz zer dakiten galdetuko die. Galdera honen erantzuna aprobetsatuz, hezitzaileak bertako protagonistei buruzko gogoeta egingo du haurrekin elkarreraginean.Honen bidez ipuinaren laburpen txiki bat egiten saiatuko gara guztion artean.

· GARAPENA:

            Ipuineko protagonistan aintzat hartuz, jarduera azalduko da:
Jarduerarekin hasi aurretik, hezitzaileak espazioan zehar koltxonetak sakabanatuko ditu.
Taldeko haur batek otsoaren papera hartuko du eta gainontzekoak, txerrikumeak izango dira.
Lehendabizi, txerrikume guztiak espazioan zehar banatuko dira eta otsoak ez harrapatzea izango da hauen helburua. Salbu egoteko, hezitzaileak lehenago jarritako koltxonetetara igo beharko dira “gora-gora” esanez. Hala ere, otsoak “behera-behera” esaten badu, txerrikumek, koltxonetatik jeitsi eta beste koltxoneta batera igo beharko dira otsoak ez harrapatzeko. Horrela otsoak ere, norbait harrapatzeko aukera izango du. Hala izanez gero, harrapatutako txerrikumeak, otsoaren papera beteko du.Horrela ihardungo dute  hezitzaileak eten arte.

· ERLAJAZIOA:

            Haurrak, biribilean jesarriko dira esterila gainean eta hauetariko bat, korroaren erdian kokatuko txerriarena egingo duelarik. Honek, txerria imitatuko du, soinu eta keinuen bidez. Honek, etxeren bat aurkitu nahi duenean, taldekideren baten aurrean kokatuko da txerriaren soinuak ateraz. Gelakideak, laztandu eta besarkatu egingo du “txerri gaixoa” esanez. Hau gertatzean, paperak aldatuko dituzte txerria zena, etxean geldituz eta etxean zegoenak, txerriaren papera hartuz.

·ADIERAZPENA:

            Haurrak biribilean jarriko dira, hezitzaileak haur bakoitzari folio bana banatuko die eta margoak jarriko ditu eskuragarri. Haurrek, marrazki baten bidez, saioan zehar bizi izandako esparientziak adieraziko dituzte.
  
· AMAIERA ERRITUALA:

            Saioari amaiera emateko, hasiera erritualeko leku berberean kokatuko dira esterila gainean, biribilean jesarriz. Amaiera erritual hau egiteko, adierazpenean egindako marrazkiez baliatuko gara honen bidez, saioan bizi izandako emozio, sentimendu… adieraziz. Honen bidez saioari bukaera emango diogu.

· EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

-          Goia eta behea identifikatzen dituen ala ez.
-          Arauak errespetatzen dituen ala ez.
-          Arreta mantentzeko gai den ala ez.
-          Motibatuta dagoen ala ez.
-          Beste haurrekin  harreman egokia izan duen ala ez.
-          Txandak errespetatzen dituen ala ez.
-          Beraien sentimenduak adierazteko gai den ala ez.
-          Imitatzeko gaitasuna duen ala ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario