sábado, 12 de mayo de 2012

Ikasleen eraikitze prozesuak lantzen

Hona hemen egokiak izan  daitezkeen ekarpen batzuk, ikasleen eraikitze pozesuak lantzerakoan:

- Ikasleak aldez aurretik dituen ezagupenetik abiatzea.
- Ikasleak motibatu: Barruko motibazioa kanpokoa baino komenigarriagoaizanik.
- Ikasleak egiten duen lana zertarako eta zergaitik egiten duen jakin behar du. Egiten duen lanean zentzua ezagutzea beharrezkoa da.
- Metodologiak ez dira , berez, onak eta txarrak.Lan bakoitzak,ikasle, talde eta egoera ezberdinak, metodologia berezi bat behar dute.
- Etengabeko ebaluazioa gauzatu, hasierako , erdiko eta bukaerako balorazioa eginez.
- Irakasleak ikasleei ematen dien laguntza beraien beharraren, egoeraren edo gaiaren arabera egokitu behar da.

( "eskola antolaketa" Karmele Bujan etan  Pello Aramendi  liburuaren pasarte baten oinarritua)

jueves, 10 de mayo de 2012

TALDE TEKNIKAK




AUREZPEN TEKNIKAK

Hasierako topaketetan egiteko ariketak dira. Jendearen arteko lehen ezagutza bultzatzen dute, baita taldearen inguruko itzaropenen adierazpena ere. Animatzaileari ere , hasierako aukera ematen diote taldekideen lehen jokaerak  eta  taldearen hasierako dinamikak, aztertzen hasteko, zeren taldearen hasierako rolak hasten dira azaltzen.

HASIERAKO TEKNIKAK
Ariketa errazak  eta sinpleak izaten dira oso dinamikoak eta laburrak. Helburua  da talde sortu berriaren hasierako momentuak atsegin egitea eta taldekideen arteko ondorengo harremanak bultzatzen hastea.

NOR BERE BURUA JAKITERA EMATEKO TEKNIKAK

Taldekideen arteko elkar ezagutza bultzatzen diren teknikak dira , aurreko ataleko ariketak sakonagoak badira ere. Ezinbestekoa da errespetua  eta konfidantza bermatzea zintsotasunez ere garantiza handikoa da. Zeharkako eran, harreman pertsolanak ere hobetzen dituzte, baina hasierako istiluak ere sor daitezke.,

KOMUNIKAZIO ETA SAKONTZE TEKNIKAK

Aktibitate hauek, oinarrizko edo gutxienezko ezagutza maila behar dute taldekideen artean, baita heldutasunaren bat ere.Talde bakoitzarena eta talde berarena ere. Entzumena da kasu hauetan, adierazpena bezain garrantzitsua

lunes, 7 de mayo de 2012

HEZKUNTZA HETEROSEXISTA???

  Hausnarketa txiki bat!


 Gaur egungo hezkuntza honetako alderdi asko hobetzeke daude. Aniztasunaren onarpen errealik ez dagoela. Aurrerapausoak eman dira baina oraindik ere gauza asko aldatu behar dira eta horretarako lan makala egin behar dela argi dago.

           Lehengo eskolak eta oraingo eskolak alderatzen baditugu esa genezake ez direla oso ezberdinak ikusten. Egia esan, teorian oso aldatuak egon beharko lirateke, hitzez asko eman delako baina praktikan ez hainbeste.
 Lehengo zein oraingo hezkuntza sistemetan; hizkuntza heterosexista erabiltzen da, igurikapen sexualean hezten gaituzte, sexuaren araberako rolak ezartzen dizkigute, hainbat arloko eredu BAKARRA ( familiak, sexualitateak,…) irakasten dizkigute, bestea existitzen ez den ustearekin. Honek eta beste abar askok ondorioztatzen dute hezkuntzak praktikan oraindik mugak eta eredu zehatzak ezarrita dituela.

            Bestetik, aurrera pausuak eman direla uka ezina da. Gero eta nabariagoa da aniztasuna gure gizartean barneratzen doala; hedabideetan, jolasetan eta beste hainbat egoeretan ere ikus daitekeen bezala. Hala ere, nire aburuz, pentsakera tradizionalak oraindik ere oso barneratuta dauzkagu. Gehiengo bati oso zaila egiten zaio lehengo estereotipoak, rolak, ohiturak, sexualitateak,… apurtu eta aniztasunean oinarritutako pentsakera berrantolatzea.

          Gaur egun, esan dudan guztia haintzat hartzen badut, esan dezaket, hezkuntza sistema egoera “egoki” batetara heldu ahal izateko bidea “años luz” dagoela. Hezkuntza orekatua izan ahal izateko hainbeste gauza aldatu beharko genuke dena ez esatearren,
Hasteko, hizkuntza eraldatzen, sexuen arteko aurreiritziak apurtzen, berdintasunean hezten, aukera guztiak ulertu eta errespetatzen eta hitzetatik ekintzetara pasatzen.

           Guk hezitzaileak  garen aldetik, esan dezaket, horretan oso paper garrantzitsu bat dugula. Azken finean, haurrekin lan egiten dugu eta pertsona guztien oinarria haurtzaroa dela pentsatzen dudan aldetik, bertan jasoko duen hezkuntzak baldintzatuko dio geroko guztia.
Beraz, tinko ihardun beharko dugu haurrei aukera guztiak eskainiz, irakatsiz eta behar besteko baliabideak emanez. Zaila da, guk ere txikitako hezkuntza edo barneratu dizkiguten balio guztiak apurtzea eta guztiz kontrako heziketa bat ematea.

         Bukatzeko, pauso txikiak eman dira, pauso oso oso garrantzitsuak eta beharrezkoak  bestetik. Oraindik ere asko dago borrokatzeko eta horretan denok eman beharko dugu zerbait, hitzetatik ekintzetara igaroz.
Lotsagarria da gaur egungo gizarte hontan hainbeste teknologi eta aurrerapen izanda oinarrizkoak eta beharrezkoak diren eskubide eta errespetu gabezia izatea, hau da; ezberdina izateko aukera ez izatea, aukera horretan heziketa bat jasotzeko aukera ez izatea, aukera horretan bizitzeko eta errespetatua ez izateko aukera ez izatea eta azkenik aukera horretan batzuen bazterketa jasateko aukera izatea. 

 Hau da nik pentsatzen dudana eta zuekin konpartitu nahi izan dut oso garrantzitsua  dela pentsatzen dudalako .

                                         Alaine Unzueta