lunes, 7 de mayo de 2012

HEZKUNTZA HETEROSEXISTA???

  Hausnarketa txiki bat!


 Gaur egungo hezkuntza honetako alderdi asko hobetzeke daude. Aniztasunaren onarpen errealik ez dagoela. Aurrerapausoak eman dira baina oraindik ere gauza asko aldatu behar dira eta horretarako lan makala egin behar dela argi dago.

           Lehengo eskolak eta oraingo eskolak alderatzen baditugu esa genezake ez direla oso ezberdinak ikusten. Egia esan, teorian oso aldatuak egon beharko lirateke, hitzez asko eman delako baina praktikan ez hainbeste.
 Lehengo zein oraingo hezkuntza sistemetan; hizkuntza heterosexista erabiltzen da, igurikapen sexualean hezten gaituzte, sexuaren araberako rolak ezartzen dizkigute, hainbat arloko eredu BAKARRA ( familiak, sexualitateak,…) irakasten dizkigute, bestea existitzen ez den ustearekin. Honek eta beste abar askok ondorioztatzen dute hezkuntzak praktikan oraindik mugak eta eredu zehatzak ezarrita dituela.

            Bestetik, aurrera pausuak eman direla uka ezina da. Gero eta nabariagoa da aniztasuna gure gizartean barneratzen doala; hedabideetan, jolasetan eta beste hainbat egoeretan ere ikus daitekeen bezala. Hala ere, nire aburuz, pentsakera tradizionalak oraindik ere oso barneratuta dauzkagu. Gehiengo bati oso zaila egiten zaio lehengo estereotipoak, rolak, ohiturak, sexualitateak,… apurtu eta aniztasunean oinarritutako pentsakera berrantolatzea.

          Gaur egun, esan dudan guztia haintzat hartzen badut, esan dezaket, hezkuntza sistema egoera “egoki” batetara heldu ahal izateko bidea “años luz” dagoela. Hezkuntza orekatua izan ahal izateko hainbeste gauza aldatu beharko genuke dena ez esatearren,
Hasteko, hizkuntza eraldatzen, sexuen arteko aurreiritziak apurtzen, berdintasunean hezten, aukera guztiak ulertu eta errespetatzen eta hitzetatik ekintzetara pasatzen.

           Guk hezitzaileak  garen aldetik, esan dezaket, horretan oso paper garrantzitsu bat dugula. Azken finean, haurrekin lan egiten dugu eta pertsona guztien oinarria haurtzaroa dela pentsatzen dudan aldetik, bertan jasoko duen hezkuntzak baldintzatuko dio geroko guztia.
Beraz, tinko ihardun beharko dugu haurrei aukera guztiak eskainiz, irakatsiz eta behar besteko baliabideak emanez. Zaila da, guk ere txikitako hezkuntza edo barneratu dizkiguten balio guztiak apurtzea eta guztiz kontrako heziketa bat ematea.

         Bukatzeko, pauso txikiak eman dira, pauso oso oso garrantzitsuak eta beharrezkoak  bestetik. Oraindik ere asko dago borrokatzeko eta horretan denok eman beharko dugu zerbait, hitzetatik ekintzetara igaroz.
Lotsagarria da gaur egungo gizarte hontan hainbeste teknologi eta aurrerapen izanda oinarrizkoak eta beharrezkoak diren eskubide eta errespetu gabezia izatea, hau da; ezberdina izateko aukera ez izatea, aukera horretan heziketa bat jasotzeko aukera ez izatea, aukera horretan bizitzeko eta errespetatua ez izateko aukera ez izatea eta azkenik aukera horretan batzuen bazterketa jasateko aukera izatea. 

 Hau da nik pentsatzen dudana eta zuekin konpartitu nahi izan dut oso garrantzitsua  dela pentsatzen dudalako .

                                         Alaine Unzueta




No hay comentarios:

Publicar un comentario