sábado, 12 de mayo de 2012

Ikasleen eraikitze prozesuak lantzen

Hona hemen egokiak izan  daitezkeen ekarpen batzuk, ikasleen eraikitze pozesuak lantzerakoan:

- Ikasleak aldez aurretik dituen ezagupenetik abiatzea.
- Ikasleak motibatu: Barruko motibazioa kanpokoa baino komenigarriagoaizanik.
- Ikasleak egiten duen lana zertarako eta zergaitik egiten duen jakin behar du. Egiten duen lanean zentzua ezagutzea beharrezkoa da.
- Metodologiak ez dira , berez, onak eta txarrak.Lan bakoitzak,ikasle, talde eta egoera ezberdinak, metodologia berezi bat behar dute.
- Etengabeko ebaluazioa gauzatu, hasierako , erdiko eta bukaerako balorazioa eginez.
- Irakasleak ikasleei ematen dien laguntza beraien beharraren, egoeraren edo gaiaren arabera egokitu behar da.

( "eskola antolaketa" Karmele Bujan etan  Pello Aramendi  liburuaren pasarte baten oinarritua)

jueves, 10 de mayo de 2012

TALDE TEKNIKAK




AUREZPEN TEKNIKAK

Hasierako topaketetan egiteko ariketak dira. Jendearen arteko lehen ezagutza bultzatzen dute, baita taldearen inguruko itzaropenen adierazpena ere. Animatzaileari ere , hasierako aukera ematen diote taldekideen lehen jokaerak  eta  taldearen hasierako dinamikak, aztertzen hasteko, zeren taldearen hasierako rolak hasten dira azaltzen.

HASIERAKO TEKNIKAK
Ariketa errazak  eta sinpleak izaten dira oso dinamikoak eta laburrak. Helburua  da talde sortu berriaren hasierako momentuak atsegin egitea eta taldekideen arteko ondorengo harremanak bultzatzen hastea.

NOR BERE BURUA JAKITERA EMATEKO TEKNIKAK

Taldekideen arteko elkar ezagutza bultzatzen diren teknikak dira , aurreko ataleko ariketak sakonagoak badira ere. Ezinbestekoa da errespetua  eta konfidantza bermatzea zintsotasunez ere garantiza handikoa da. Zeharkako eran, harreman pertsolanak ere hobetzen dituzte, baina hasierako istiluak ere sor daitezke.,

KOMUNIKAZIO ETA SAKONTZE TEKNIKAK

Aktibitate hauek, oinarrizko edo gutxienezko ezagutza maila behar dute taldekideen artean, baita heldutasunaren bat ere.Talde bakoitzarena eta talde berarena ere. Entzumena da kasu hauetan, adierazpena bezain garrantzitsua

lunes, 7 de mayo de 2012

HEZKUNTZA HETEROSEXISTA???

  Hausnarketa txiki bat!


 Gaur egungo hezkuntza honetako alderdi asko hobetzeke daude. Aniztasunaren onarpen errealik ez dagoela. Aurrerapausoak eman dira baina oraindik ere gauza asko aldatu behar dira eta horretarako lan makala egin behar dela argi dago.

           Lehengo eskolak eta oraingo eskolak alderatzen baditugu esa genezake ez direla oso ezberdinak ikusten. Egia esan, teorian oso aldatuak egon beharko lirateke, hitzez asko eman delako baina praktikan ez hainbeste.
 Lehengo zein oraingo hezkuntza sistemetan; hizkuntza heterosexista erabiltzen da, igurikapen sexualean hezten gaituzte, sexuaren araberako rolak ezartzen dizkigute, hainbat arloko eredu BAKARRA ( familiak, sexualitateak,…) irakasten dizkigute, bestea existitzen ez den ustearekin. Honek eta beste abar askok ondorioztatzen dute hezkuntzak praktikan oraindik mugak eta eredu zehatzak ezarrita dituela.

            Bestetik, aurrera pausuak eman direla uka ezina da. Gero eta nabariagoa da aniztasuna gure gizartean barneratzen doala; hedabideetan, jolasetan eta beste hainbat egoeretan ere ikus daitekeen bezala. Hala ere, nire aburuz, pentsakera tradizionalak oraindik ere oso barneratuta dauzkagu. Gehiengo bati oso zaila egiten zaio lehengo estereotipoak, rolak, ohiturak, sexualitateak,… apurtu eta aniztasunean oinarritutako pentsakera berrantolatzea.

          Gaur egun, esan dudan guztia haintzat hartzen badut, esan dezaket, hezkuntza sistema egoera “egoki” batetara heldu ahal izateko bidea “años luz” dagoela. Hezkuntza orekatua izan ahal izateko hainbeste gauza aldatu beharko genuke dena ez esatearren,
Hasteko, hizkuntza eraldatzen, sexuen arteko aurreiritziak apurtzen, berdintasunean hezten, aukera guztiak ulertu eta errespetatzen eta hitzetatik ekintzetara pasatzen.

           Guk hezitzaileak  garen aldetik, esan dezaket, horretan oso paper garrantzitsu bat dugula. Azken finean, haurrekin lan egiten dugu eta pertsona guztien oinarria haurtzaroa dela pentsatzen dudan aldetik, bertan jasoko duen hezkuntzak baldintzatuko dio geroko guztia.
Beraz, tinko ihardun beharko dugu haurrei aukera guztiak eskainiz, irakatsiz eta behar besteko baliabideak emanez. Zaila da, guk ere txikitako hezkuntza edo barneratu dizkiguten balio guztiak apurtzea eta guztiz kontrako heziketa bat ematea.

         Bukatzeko, pauso txikiak eman dira, pauso oso oso garrantzitsuak eta beharrezkoak  bestetik. Oraindik ere asko dago borrokatzeko eta horretan denok eman beharko dugu zerbait, hitzetatik ekintzetara igaroz.
Lotsagarria da gaur egungo gizarte hontan hainbeste teknologi eta aurrerapen izanda oinarrizkoak eta beharrezkoak diren eskubide eta errespetu gabezia izatea, hau da; ezberdina izateko aukera ez izatea, aukera horretan heziketa bat jasotzeko aukera ez izatea, aukera horretan bizitzeko eta errespetatua ez izateko aukera ez izatea eta azkenik aukera horretan batzuen bazterketa jasateko aukera izatea. 

 Hau da nik pentsatzen dudana eta zuekin konpartitu nahi izan dut oso garrantzitsua  dela pentsatzen dudalako .

                                         Alaine Unzueta




lunes, 30 de abril de 2012

Alaine Unzueta Teknografia



Tenografia honekin,nire bizitzan zehar eman diren sasoi edo momento ezberdinak adierazi nahi izan ditut. Jaiotzetik eta hezkuntzaren munduan murgildu nahizen arte. Azken finean, Alaitzek , gure irakasleak, “gure irakasle identitarean ezaugarria” definitzea eskatzen zuen eta , niretzako ez dago hori azaltzerik nundik gatozen azaldu gabe, beraz, horrela egin dut. Behin nire bizitzaren laburpen txiki bat egin dudanean nire hezkuntza irakasketak etapaz etapa azaldu ditut.
 Batxillergoa amaituta ,ez nekien zer egin nahi nuen eta edozer hartu aurretik taberna baten lanean hastea erabaki nuen . Behin lanean nengola, zer ikastea gustatuko litzaidakeen askotan pentsatuta , Gernikan haur hezkuntzako modulua ikastea erabaki nuen. Betidanik gustatu izan zaizkit haurrak , baina gustatzea ez du esan nahi lan zehatz horri gustatuko zaizula.
Moduluan, aurretiaz nituen hainbat aurreritzi ezabatu, moldatu eta osatu nituen. Egia esa, oso esanguratsuak iruditu zitzaizkidan bertan ikasitako ikastegiak, maila praktikora zuzenduak eta ondo teorizatuak. Baina benetako irakaskuntza praktikak izan ziren, zornotzako haurreskolan egin nituen eta praktiketa tutoreak asko baino gehiago irakatsi zidan; haurrek beharrak identifikatzen, haurren tokian jartzen, danetariko materialak erabiltzen, pazientzia izaten, lanaz gozatzen, errespetuz, maitasunez, eta beraien erritmoak errespetatzen….
Behin, praktikak amaitu nituenen haur hezkuntzako ikasteko erabakia hartzeaz arro sentitu nintzen. Behin, titulazioa amaituta, heziketa berezian jardun nuen urte batez. Esperientzia oso aberatsa izan zen, gauza asko ikasi nituen,nahiz eta hasieran oso gogorra egin zitzaidan.
Hala ere, nik haurreskolatan egin nahi nuen lan eta haurreskola paztuergoan hasi nintzen lanean. Lanean nengoela, nire ikasketak luzatzea erabaki nuen, eta majisteritza egitea erabaki nuen.
Aurreko esperientzia eta ezagupideak aintzat hartuta, hainbat ondorio eta erreflexio egiten ditut. Haurra ikusten ikasi dut, beraien beharrei erantzuten, nire arazo pertsonalak gelatik at izten eta ahal den einean behar duten guztia eskeitzen.
Amaitzeko esatea, nire irakasle identitatea iada hasi baino ez dela. Identitatea, sortu, eraldatu eta garatzen joango dela denbora eta esperientziak izaten noan einean.
Orain arte dakidana zera da: Iraskankuntza maite dudala eta ikasteko eta erakusteko gogo asko ditudala. HARTU ETA EMON, errespetuz!!!! hortan datza nire ustez irakaskuntzak.

viernes, 20 de abril de 2012

HEZIKETA-LANEKO LEHEN URRATSA

HEZKUNTZAREN 4 ZUTABE NAGUSIAK

1- Ezagutzen ikastea
2- Egiten Ikastea
3- Elkarrekin Bizitzen ikastea
4- Izaten ikastea

Delors txostena

jueves, 12 de abril de 2012

ZEINU HIZKUNTZA

Haur hezkuntzan, intergazioaren bidean... Haurren behar ezberdinei erantzuna eman behar dio hezkuntzak. Hona hemen horren adibide bat.

Psikomotrizitate saio bat

Hemen duzue haur hezkuntza goi mailako zikloan eratu nuen psikomotrizitate saio bat:

Psikomotrizitate saioa:


· ADINA: 4-5 urte.

· MATERIALA:

            · Esterilak.
            · Hiru txerrikumeen ipuina.
            · Koltsonetak.
            · Folioak eta margoak.

· DENBORA: 30 minutuko saioa gutxi gorabehera.

· ESPAZIOA: Kanpoan edota oztoporik gabeko gune zabala.

· HELBURUAK:

-          Motrizitate lodia lantzea.
-          Motrizitate fina lantzea.
-          Arreta lantzea.
-          Harremanak sustatzea.
-          Espazio-nozioak lantzea (goian, behean).
-          Gorputzaren koordinazio eta kontrola lortzea.
-          Elkarbizitza arautzen duten funtsezko arauak barneratzea eta gizarte-trebetasunak lantzea.
-          Nahiak eta sentimenduak adierazteko eta aukera komunikatiboak zabaltzeko adierazpen forma desberdinak erabiltzea.
-          Inguruko pertsonak adierazten dizkioten mezuak eta mugak ulertzea.
-          Afektibitatea lantzea.
-          Sozializazioa lantzea.
-          Ondo pasatzea.
-          Besteeganako errespetua lantzea.
-          Oreka lantzea.
-          Jolas sinbolikoa lantzea.
-          Mina hartzearen beldurra ekiditzea. 

· HASIERA ERRITUALA:

            Lehenengoz, hasiera errituala egiteko, espazioko txoko konkretu batean esterilak kokatuko ditugu haurrak eta hezitzailea, biribilean jesarriz. Denak eserita eta eroso gaudenean, hezitzaileak, haurrak gogoetara bultzatuko ditu, galdera batzuk planteatuz; Nola sentitzen zarete? Pozik zaudete? Nekatuta?...Ondoren hiru txerrikumeen ipuinari buruz zer dakiten galdetuko die. Galdera honen erantzuna aprobetsatuz, hezitzaileak bertako protagonistei buruzko gogoeta egingo du haurrekin elkarreraginean.Honen bidez ipuinaren laburpen txiki bat egiten saiatuko gara guztion artean.

· GARAPENA:

            Ipuineko protagonistan aintzat hartuz, jarduera azalduko da:
Jarduerarekin hasi aurretik, hezitzaileak espazioan zehar koltxonetak sakabanatuko ditu.
Taldeko haur batek otsoaren papera hartuko du eta gainontzekoak, txerrikumeak izango dira.
Lehendabizi, txerrikume guztiak espazioan zehar banatuko dira eta otsoak ez harrapatzea izango da hauen helburua. Salbu egoteko, hezitzaileak lehenago jarritako koltxonetetara igo beharko dira “gora-gora” esanez. Hala ere, otsoak “behera-behera” esaten badu, txerrikumek, koltxonetatik jeitsi eta beste koltxoneta batera igo beharko dira otsoak ez harrapatzeko. Horrela otsoak ere, norbait harrapatzeko aukera izango du. Hala izanez gero, harrapatutako txerrikumeak, otsoaren papera beteko du.Horrela ihardungo dute  hezitzaileak eten arte.

· ERLAJAZIOA:

            Haurrak, biribilean jesarriko dira esterila gainean eta hauetariko bat, korroaren erdian kokatuko txerriarena egingo duelarik. Honek, txerria imitatuko du, soinu eta keinuen bidez. Honek, etxeren bat aurkitu nahi duenean, taldekideren baten aurrean kokatuko da txerriaren soinuak ateraz. Gelakideak, laztandu eta besarkatu egingo du “txerri gaixoa” esanez. Hau gertatzean, paperak aldatuko dituzte txerria zena, etxean geldituz eta etxean zegoenak, txerriaren papera hartuz.

·ADIERAZPENA:

            Haurrak biribilean jarriko dira, hezitzaileak haur bakoitzari folio bana banatuko die eta margoak jarriko ditu eskuragarri. Haurrek, marrazki baten bidez, saioan zehar bizi izandako esparientziak adieraziko dituzte.
  
· AMAIERA ERRITUALA:

            Saioari amaiera emateko, hasiera erritualeko leku berberean kokatuko dira esterila gainean, biribilean jesarriz. Amaiera erritual hau egiteko, adierazpenean egindako marrazkiez baliatuko gara honen bidez, saioan bizi izandako emozio, sentimendu… adieraziz. Honen bidez saioari bukaera emango diogu.

· EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

-          Goia eta behea identifikatzen dituen ala ez.
-          Arauak errespetatzen dituen ala ez.
-          Arreta mantentzeko gai den ala ez.
-          Motibatuta dagoen ala ez.
-          Beste haurrekin  harreman egokia izan duen ala ez.
-          Txandak errespetatzen dituen ala ez.
-          Beraien sentimenduak adierazteko gai den ala ez.
-          Imitatzeko gaitasuna duen ala ez.